XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMONA - Beno...

TXEMA - Nik badakit zergatik dabiltzan ezkutuan... Nere gurasoengatik !

AMONA - Beno, alde batetik hala da!

Badirudi grazia gutxi egiten diela zure etxean aita norbaitekin dabilela jakiteak... baina, beno, neri bost axola!

MAITE - Baina... zuk zergatik ez diguzu inoiz ezer esan etxean?

AMONA - Nori esan?

Inork kasurik egiten al dit, ba, neri etxe honetan?

MAITE - A! Nik ere ez!

AMONA - Zuk? Nahi duzunean... ezta ere, komeni zaizunean, orduantxe!

MAITE - Horretan biok berdin gaude!

AMONA - Beno, kitto!

Eta, bestalde, Maite, esan beharrik ez daukat: zure amak ez jakitea nahiago nik!

MAITE - Zer uste duzu esango dizula amak?

AMONA - Zer esan?

Ez dakit ezer itxurazkorik esaten asmatuko lukeen, baina... kapaz da hura ni telebistarekin burutik behera jo edo... etxetik kanpora botatzeko ere...

Ama sartu da kantari.

AMA - Ui! Zer egiten duzue zuek denok hemen?

Bileraren bat?

MAITE - Zutaz ari ginen...

AMA - Hitz egin nahi duzuen guztia!

Gaur umore onean nago!